[Euskal Herria] Leioako ikasleak ere kalera aterako dira #11x12an
Leiaoako Ikasle Mugimenduak, exijitzen dugu:
- Hezkuntzako diru partida %14 jeitsi digute. Guk hezkuntzan gastu militarrera zuzentzen den diru guztia hezkuntzan inbertitzea exigitzen dugu ikasleok.
- Unibertsitateetako tasak etengabean igotzen ari dira hezkuntza publikoa pribatura gerturatuz. Horregatik, tasen jeitsiera exigitzen dugu ikasleok.
- Bekak eskuratzeko betebeharrak orohar gogortzen ari dira. Horregatik, beka behar dutenek eskubide hori izatea exigitzen dugu ikasleok.
- DBHko zikloari urte bateko murrizketa egin diote merkatuen mesedetan. Hori dela eta herriari eta herritarrei begirako hezkuntza bat exigitzen dugu ikasleok.
- Eduki instrumentalen indartzea egin da (hizkuntzak, matematika eta zientzia) ikasleon hautagaiak murriztuz. Herritar aske eta kritikoak hezteko hezkuntza exigitzen dugu ikasleok.
- Unibertsitateko maila akademikoa debaluatzen ari dira, kritikotasuna murriztuz eta ikasleak masterrak egitera bultzatuz. Hezkuntza duin eta kritiko bat exigitzen dugu ikasleok.
- Enpresa pribatuek geroz eta finantziazio handiagoa ematen ari dira unibertsitateei. Master el correo, master EITB… ohikoak bihurtu dira. Ikasleok finantziazio publiko bat exigitzen dugu, enpresen esku hartzetik at.
- Curriculumaren %35a soilik egokituko zaio erkidegoei, gainontzekoa madrildik erabakiko da hizkuntza eta nazio zapalduen kaltetan. Hori dela eta, herri eta nazioak zapaltzen ez dituen hezkuntza bat exigitzen dugu ikasleok.
Egitaraua Leioako kanpusean:
- 10 :: Asteazkena:
- 16:00 Mikel Laboan: Material Prestaketa
- 17:30 Mikel Laboan: Herri eskolak
- 20:00tatik aurrera: ITXIALDIA (greba prestatu, jokuak, zinema..) (Lo zakua, zerria eta afaria ekarri!)
- 11 :: Osteguna:
- 7:30tatik aurrera: Piketeak, apainketa…
- 11:30 Mikel Laboatik: Manifestazioa Leioara > Metroa hartu > Arriagara
- 12:30 Arriagatik: MANIFESTAZIO NAGUSIA UNIBERTSITATE ETA IKASTETXEEK
Hezkuntza herritik herrirentzat! Erreformei ez!
Publicado el octubre 7, 2012 en Euskal Herria, Noticias Locales y etiquetado en 11x12, bilbo, eh, Euskal Herria, IA, ikasleak, leioa. Guarda el enlace permanente. Deja un comentario.
Deja un comentario
Comments 0