[Euskal Herria] Oarsoaldeako ikasleak egitarau oparoa osatu dute #11x12rako
Deialdi internazionalistarekin bat eginez, oarsoaldeko ikasle mugimenduak ere ekimen ezberdinak antolatu ditu Urriaren 11 eta 12ari begira. Espainiar gobernuak inposatu nahi dizkigun erreformei ezezko tinkoa eman nahi diegu guk ere. Denbora da hezkuntzan pixkanaka pixkanaka neurri pribatizatzaile eta elitistak sartzen ari direla. Hemen, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sailburu den Isabel Celaák, dena ederra saldu nahi digu; haren ahotik entzun dezakegu berak ezezkoa ematen diela Wert eta Rajoy-ren murrizketei, gu salbuespena garela eta berdin jarraituko dugula aurrera. Uste al du sinistuko dugula?
Uste al du ez garela jabetu denbora dela euskal autonomia erkidegoan ere pribatizazio prozesua sartu dela? Zer esango digu ba Celaák bestela unibertsitateetan aplikatu den Bologna prozesuaz? Guk argi utzi nahi duguna da, ikasleok bagarela gai erabaki hauetan parte hartzeko. Hezkuntzaren alde pasibotzat jotzen gaituzte, ezer egiteko gai izango ez bagina bezala, baina ez gaude baieztapen hori bermatzeko prest!
Gu ere hezkuntza sistemaren parte gara eta parte aktibo gainera! Hortaz, galdetu gabe inposatu nahi dizkiguten murrizketa hauen aurrean altxa eta gurea beharko lukeen hezkuntza sistema berri baten eraikuntzan barneratuko gara. Urriaren 11a hasiera bat bezala markatzen dugu Oarsoaldeko Ikasle eta Abertzaleok eta hasiera indartsua izatea espero dugu gainera!
Beraz, altxa ikasle! Urriaren 11ean IKASLE GREBA OROKORRA!
Honen harira, honako planteamendua burutu dugu Oarsoaldean:
URRIAK 11
-9:00tan Oiartzunen herritik zehar ibiliko gara grebaren ingurko informazioa
banatzen.
-11:00tan Bizikleta martxa bat abiatuko da Oiartzundik Oreretara.
-12:00tan Eskualdeko manifestazioa burutuko dugu Oreretako Herriko Plazatik.
-14:00tan Luntxa bertaratu direnentzat.
-17:00tan asanblada burutuko dugu Herriko Plazan.
-19:00tan Eskualdeko manifestazioa, berriz ere, Oreretako Herriko Plazatik.
-21:00tan hitzaldia LAB-en eskutik. Murrizketen eraginaren inguruan, bai
ikasleongan, bai langileongan.
-23:00tan Bideo emanaldia oreretako gazte asanbladako kultura lan taldearen
eskutik “La educación prohibida”.
– Gauean akanpada.URRIAK 12
-9:30tan gosaria Herriko Plazan.
-10:00tan eskualdeko Herriko Eskolak Oreretako herriko plazan.
-12:30tan Kontzentrazioa bi egunei amaiera emateko.
Publicado el octubre 7, 2012 en Euskal Herria, Noticias Locales y etiquetado en 11x12, eh, Euskal Herria, IA, ikasleak, oarsoaldea. Guarda el enlace permanente. Deja un comentario.
Deja un comentario
Comments 0