[Euskal Herria] Ikasle Abertzaleak: «Borrokaz lortuko dugu erreformak gelditzea eta Euskal Eskola Nazionala eraikitzea»

Erantzun ikaragarria izan du espainiar estatuko nazio zapalduetako hamar ikasle antolakundek deituriko «Ikasleon Nazioarteko Mobilizazio Egunak». Guztira 16.000 ikasle inguru batu gara antolatutako manifestazioetan Ikasle Abertzaleak-en deialdiari jarraiki.

Erreformak gelditu ditzatela eta Euskal Herriari dagokion hezkuntzan erabakitzeko eskubidea aitortzea aldarrikatu dugu burutu ditugun 30 mobilizazio baino gehiagotan.

Erreformen aurkako ikasle olatu hau geratzeko helburuz jasan dugun errepresio bortitza ere salatu nahi dugu, izan ere, 210 identifikatu izan baitira guztira.

Hedabide ezberdinetan izandako oihartzuna:

naiz.infoIruñeako bideoaSakoneanHaizearen Arkatza | Ikoitzen Arkatza (I)(II)| topatu.info | Info 7 irratia| berria.infoelkarrizketa Berria-nBERRIAko portadaBERRIA | elkarrizketa GARA-n (I) (II)GARAko portadaGARAEditoriala | Hamaika TB | Bilboko Branka | Euskalerria Irratia | haraba! | LIM | eitb.com | Deia | El Correoargazki galeria | Diario de Navarra | Noticias de Navarra (I) | Noticiad de Navarra (II) | publico.es | El Mundo | Europa Press (I)Eurpa Press (II) | LAB sindikatua | Bilboko manifestazioko argazki galeria | Argazki galeria | Nafarroako mobilizazioen argazki galeria | EkinKlik | Ateak Ireki

Greba egunari dagokionean, honakoak dira deituriko manifestazioetan parte hartu duten ikasleon kopuruak:

  • Bizkaia: 5.500 ikasle manifestazioetan
  • Gipuzkoa: 3.500 ikasle manifestazioetan
  • Araba: 3.040 ikasle manifestazioetan
  • Nafarroa: 4.000 ikasle manifestazioetan

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Egunean zehar, piketeak, burrunbadak, kontzentrazioak, manifestazioak, bide-mozketak, eserialdiak… egon dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsitateetan. Aldarrikapen eta protesta horien aurrean, hainbat kasutan Polizia Nazionala, Polizia Forala eta Ertzaintza oldartu dela salatu nahi dugu.

Eguerdian manifestazio jendetsuak burutu dira eskualde ezberdinetan eta hiriburuetan. Hauetan, ikastetxeetako, lanbide heziketako zentruko eta unibertsitateko ikasleok batu gara. Hezkuntza delegaritzan amaitu dira Donostia eta Bilboko manifestazioak. Bertan, Ertzaintza iritsi eta delegaritza barrura sartzea lortu duten 80 ikasle inguru idenifikatu dituzte, guztiei «espazio publikoaren okerreko okupazioa» inputatzen diete.Kanpoan bildutako ikasleak bitan banatu eta kargatu egin dute.

Donostian berriz, oztopoak izan badituzte ere hainbat ikasle sartu dira. Ordezkaria falta zela eta gestio taldeko pertsona batek ordezkariari idatzi emateko konpromezua hartu duela azaldu dute ikasleek.

Gasteizen, berriz, PPko egoitzaren aurrean eserialdi jendetsua burutu ostean, manifara joateko altxa eta 3 ikasle identifikatu dituzte. Hauek askatu bitartean jendea zain egon da eta ondorioz manifestazioa ordu erdi atzeratu da.

Publicado el octubre 12, 2012 en Euskal Herria, Noticias Locales y etiquetado en , , , , , . Guarda el enlace permanente. 1 comentario.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: