euskara

¡Europako Banku Zentral eta PPko erreforma basatiei ez!

Manifestu hau izenpetzen dugun espainiar estatuko nazio ezberdinetako ikasle mugimenduok Mariano Rajoyren erreformei, eta bereziki, Wert hezkuntza ministroaren murrizketei gure ezezko borobilena azaldu nahi diogu ikasleria eta jendarteari.

Era berean, aipatu nahi dugu neurri guzti hauek, euren betebeharrei muzin eginez, administrazio ezberdinetako gobernuen babesarekin gauzatzen ari direla. Gobernu zentralaren erabakiak inongo lotsarik gabe aplikatzen ari dira, beste behin ere. Hauek, nazio zapalduon subiranotasun eta independentzia urratzen dute Europar Batasunetik eta kapital basatien erreformen aurrean babesgabe geldituz.

Abagune politiko honetan, manifestu hau babesten dugun ikasle antolakundeok dagokigun erantzukizunarekin jokatu eta esfortzu politiko handia egin dugu aukera bakar gisa aurkezten diguten sistema itogarriaren aurrean alternatiba erreal bat sortzeko; alternatiba ezkertiar eta burujabea, non botere ekonomiko eta politikoak herrian izango duen funtsa; non hezkuntza bezalako aberastasun kolektiboarekin bukatzerik izango ez duten.

Erreformak, murrizketak eta eskubide sozial, politiko eta kulturalen gutxitzeak eguneroko jaki dira gure nazioetako ikasleontzat. Delako krisi ekonomikoaren aitzakiapean, aberatsak aberatsagoak eta txiroak txiroagoak diren sistema batera bideratu nahi gaituzte. Boteredunak, gobernu ezberdinen kudeatzaile direnak, sistema basati horretara bultzatzen gaituzte, eta gainera, estatuaren indar errepresiboak erabiltzen dituzte klase zapalduaren kontra.

Nazioen kultura eta hizkuntzen egoera ankerra nahikoa ez, eta orain hezkuntzako aurrekontuak ere murriztu dituzte. Krisi instituzionalarekin ez dute estatu barneko nazio ezberdinak uniformatzeko aztirik galdu. Euren egitura desorekatuaren mantentzea dute helburu bakarra nazioak desagerrarazteko helburu hutsarekin.

Hau dena dirurik ez dagoela esanez justifikatzen dute. Gama handiko merkatuak, gastu militarra eta politikarien soldatak etengabean igo direnean, gero eta gehiago dira gure eskoletan kamera eta segurtasun indar gehiago ikusten ditun egoerak. Bitartean, ikasletako ikasle kopurua handitzeko eta irakasleen irakats orduak gehitzeko erreparorik ez dute. Edozeinek ikus ditzake zapalketa hauek.

Gainera, urteak dira unibertsitatearen pribatizazio eta elitizazioaz hitzegiten hasi ginela. Eta ez dira gutxi izan bide horretan jasan behar izan ditugun kolpeak. Askotan ero eta extremistatzat jo izan gaituzte eta egun, ez da, zoritxarrez, unibertsitateak hartu duen bide elitista uka dezakeen errektorerik. Nahiz eta ez genuke arrazoirik izan nahi, bagenioen; iragarri genuen. Hala ere, ezer gutxi galtzeko dugun honetan, dena irabazteko dugula esatea dagokigu ikasleoi! Bada bestelako jendarte justu eta parekide bat lortzeko garaia. Boterea herrian datzan jendartea lortzeko garaia da!

Honetarako, herri bakoitzaren subiranotasuna lantzeko beharra ikusten dugu: burujabetza. Burujabetza hori non prozesu guztietan subjektu izango garen eta ez salerosketarako objektu huts. Egunez egun, ikastetxez ikastetxe eta fakultatez fakultate inposaturiko edozein neurriren kontra altxatu beharra dugu eta gure alternatiba propioak sortu eta eraiki, gure helburuak lortze bidean. Batera, elkarlanean, hezkuntza duin eta herritar baten alde, bestelako eskola eredu bat eraikiko dugu non pertsona aske gisa hezituak izango garen. Subjektu aktibo izanik soilik lortuko dugu bestelako eskola eta jendarte eredu bat eraikitzea.

Bide honetan, alternatiba bakarra eskola herritar, laiko, antipatriarkar, duin eta nazio bakoitzaren hizkuntza zein kultur eskubide osoak errespetatuko dituena bultzatzea ezinbestekoa da. Honetarako, ikasleria osoari gurekin batera bidea egin dezan gonbitea luzatzen diogu. Etorkizuna eraiki dezagun, gure orainaren jabe garelako, gure konpromisoa izan behar da. Borroka garaia da! Ikasle borrokaz lortuko dugu!

Jotake irabazi arte!

  1. Nafarroako ikasleok lanean gaude iada!

    ::Irailak26 Greba Orokorra::
    ::Urriak11 Nazioarteko Ikasle Greba Orokorra:: #11X12
    ::Urriak12 Hispanitatearen Egunari Intsumisioa!::

  1. Pingback: GalernaSarean » Urriak 11, ikasle greba orokorra!

  2. Pingback: GREBA | EHBOGA´s site

  3. Pingback: GalernaSarean » Ikasle Grebaren harira, Zumaian ere mobilizazioak izango dira

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: