Archivo del sitio

[Euskal Herria] Ikasle Abertzaleak: «Borrokaz lortuko dugu erreformak gelditzea eta Euskal Eskola Nazionala eraikitzea»

Erantzun ikaragarria izan du espainiar estatuko nazio zapalduetako hamar ikasle antolakundek deituriko «Ikasleon Nazioarteko Mobilizazio Egunak». Guztira 16.000 ikasle inguru batu gara antolatutako manifestazioetan Ikasle Abertzaleak-en deialdiari jarraiki.

Erreformak gelditu ditzatela eta Euskal Herriari dagokion hezkuntzan erabakitzeko eskubidea aitortzea aldarrikatu dugu burutu ditugun 30 mobilizazio baino gehiagotan.

Erreformen aurkako ikasle olatu hau geratzeko helburuz jasan dugun errepresio bortitza ere salatu nahi dugu, izan ere, 210 identifikatu izan baitira guztira.

Hedabide ezberdinetan izandako oihartzuna:

naiz.infoIruñeako bideoaSakoneanHaizearen Arkatza | Ikoitzen Arkatza (I)(II)| topatu.info | Info 7 irratia| berria.infoelkarrizketa Berria-nBERRIAko portadaBERRIA | elkarrizketa GARA-n (I) (II)GARAko portadaGARAEditoriala | Hamaika TB | Bilboko Branka | Euskalerria Irratia | haraba! | LIM | eitb.com | Deia | El Correoargazki galeria | Diario de Navarra | Noticias de Navarra (I) | Noticiad de Navarra (II) | publico.es | El Mundo | Europa Press (I)Eurpa Press (II) | LAB sindikatua | Bilboko manifestazioko argazki galeria | Argazki galeria | Nafarroako mobilizazioen argazki galeria | EkinKlik | Ateak Ireki

Lee el resto de esta entrada

[Euskal Herria] LAB sindikatuak #11x12rekin bat egin eta mobilizatzeko deia luzatu du

LAB SINDIKATUA

LAB sindikatuak bere babes osoa ematen dio urriaren 11rako deitutako ikasle grebarekin eta langileei dei egiten die ikasleekin batera mobilizatzeko.

Espainiar Gobernuak hezkuntzan eta beste hainbat esparrutan onartu dituen murrizketak salatzeko estaturik gabeko nazioetako ikasleek, tartean Hego Euskal Herriko ikasle mugimenduak, urriaren 11rako deitutako greba eta mobilizazio egunarekin bat egiten du LAB sindikatuak. Lee el resto de esta entrada

[Euskal Herria] Eremu ez-unibertsitarioko eragileek bat egin dute ikasle grebarekin, Nafarroan

Behean sinatzen dugun irakasle ez unibertsitarioen pertsonal batzordeko sindikatuok eta guraso elkarteok Nafarroako Ikasle talde ezberdinek (UPNAko ASANBLADA, ASANBLASA LIBERTARIA, ERALDATU, IKASLE ABERTZALEAK eta IKASLEEN SINDIKATUA) hilaren 11arako konbokatu duten greba egunean planteatutako aldarrikapenekin bat egiten dugula jakinarazi nahi dugu:

  • LOMCE delakoaren aurka.
  • Unibertsitateko tasen igoerari ez.
  • Nafarroako Hezkuntza departamenduak  sistematikoki aplikatzen ari den murrizketei ez.
  • 2013rako aurreikusten diren murrizketei ez.

Neurri eta erabaki politiko horiek guztiak, praktikan, hezkuntza sistemak bermatu behar zuen  aukera berdintasunaren aurkako eraso bat dira eta gure jendartearen gazteen etorkizuna hipotekatzen dute.

Dei egin nahi diegu irakasleei, zuzendaritza taldeei zein familiei ikasleek greba egiteko duten eskubidea egikaritzea, baita greba eguna normaltasun osoz igarotzea  erraz dezaten.

 LAB, STEE-EILAS, CCOO, AFAPNA, ANPE, CSIF, ELA

SORTZEN IKASBATUAZ, HERRIKOA

[Euskal Herria] Oarsoaldeako ikasleak egitarau oparoa osatu dute #11x12rako

Deialdi internazionalistarekin bat eginez, oarsoaldeko ikasle mugimenduak ere ekimen ezberdinak antolatu ditu Urriaren 11 eta 12ari begira. Espainiar gobernuak inposatu nahi dizkigun erreformei ezezko tinkoa eman nahi diegu guk ere. Denbora da hezkuntzan pixkanaka pixkanaka neurri pribatizatzaile eta elitistak sartzen ari direla. Hemen, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sailburu den Isabel Celaák, dena ederra saldu nahi digu; haren ahotik entzun dezakegu berak ezezkoa ematen diela Wert eta Rajoy-ren murrizketei, gu salbuespena garela eta berdin jarraituko dugula aurrera. Uste al du sinistuko dugula? Lee el resto de esta entrada

[Euskal Herria] Leioako ikasleak ere kalera aterako dira #11x12an

Leiaoako Ikasle Mugimenduak, exijitzen dugu:

  • Hezkuntzako diru partida %14 jeitsi digute. Guk hezkuntzan gastu militarrera zuzentzen den diru guztia hezkuntzan inbertitzea exigitzen dugu ikasleok.
  • Unibertsitateetako tasak etengabean igotzen ari dira hezkuntza publikoa pribatura gerturatuz. Horregatik, tasen jeitsiera exigitzen dugu ikasleok.
  • Bekak eskuratzeko betebeharrak orohar gogortzen ari dira. Horregatik, beka behar dutenek eskubide hori izatea exigitzen dugu ikasleok.
  • DBHko zikloari urte bateko murrizketa egin diote merkatuen mesedetan. Hori dela eta herriari eta herritarrei begirako hezkuntza bat exigitzen dugu ikasleok.
  • Eduki instrumentalen indartzea egin da (hizkuntzak, matematika eta zientzia) ikasleon hautagaiak murriztuz. Herritar aske eta kritikoak hezteko hezkuntza exigitzen dugu ikasleok.
  • Unibertsitateko maila akademikoa debaluatzen ari dira, kritikotasuna murriztuz eta ikasleak masterrak egitera bultzatuz. Hezkuntza duin eta kritiko bat exigitzen dugu ikasleok.
  • Enpresa pribatuek geroz eta finantziazio handiagoa ematen ari dira unibertsitateei. Master el correo, master EITB… ohikoak bihurtu dira. Ikasleok finantziazio publiko bat exigitzen dugu, enpresen esku hartzetik at.
  • Curriculumaren %35a soilik egokituko zaio erkidegoei, gainontzekoa madrildik erabakiko da hizkuntza eta nazio zapalduen kaltetan. Hori dela eta, herri eta nazioak zapaltzen ez dituen hezkuntza bat exigitzen dugu ikasleok. Lee el resto de esta entrada

[Euskal Herria] Gasteiz-ko Koldo Txiki-ko ikasleak protesta egin dute

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Gazteiz-ko Koldo Txiki ikastetxean protesta egin dute bertako ikasleek. Asanblada burutu ondoren, eserialdia egin zuten DBHko 3. eta 4 mailetako ikasleek patioan, aulkiekin, Koldo Mitxelena Institutura begira. Lee el resto de esta entrada

[Euskal Herria] EITBk errealitatea manipulatzen du, berriz ere

EITBk, berriz ere, errealitatea manipulatu egin du. Oraingoan, #11×12-rako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta espainiar estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasleok deitu dugun ikasleon nazioarteko mobilizazio eguna aipatu ez, eta Nafarroako ikasleon konbokatoria hutsa bailitzan «saldu» du.

IKUSI BIDEOA

[Euskal Herria] Urriaren 11rako mobilizazioak zehaztu dituzte Iruñerrian

[Euskal Herria] Leioako Ikasle Mugimendua #11×12 prestatzen hasi da

Gaur, Leioako Campusean burutu dugun asanbladan 11 x12-ra arte zer egingo dugun, eguna beraren diseinua eta hortik aurrera ikasle mugimenduaren zereginak zeintzuk izan daitezkeen hitz egin dugu.

[Euskal Herria] Aiaraldeko ikasleek protesta egin dute Greba Orokorrera deituz

Aiaraldeko Ikasle Abertzaleak-ek irailak 26 eta urriak 11ko greba eguna dela eta ekimena burutu du. Eskualdeko ikasleek Amurrioko PPko egoitzan murrizketek miseriara kondenatzen gaituztela salatu dute. Ondoren, 50 lagunek Lanbide-ren bulegoa okupatu dute. Ostean, eguerdian kontzentrazioa burutu eta 90 kide bildu dira bertan.