Archivo del sitio

[Euskal Herria] EITBk errealitatea manipulatzen du, berriz ere

EITBk, berriz ere, errealitatea manipulatu egin du. Oraingoan, #11×12-rako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta espainiar estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasleok deitu dugun ikasleon nazioarteko mobilizazio eguna aipatu ez, eta Nafarroako ikasleon konbokatoria hutsa bailitzan «saldu» du.

IKUSI BIDEOA

[Euskal Herria] Urriaren 11rako mobilizazioak zehaztu dituzte Iruñerrian

[Euskal Herria] Krisiaren iruzurra salatzeko Iruñerriako gazteen bideoa

[Euskal Herria] Protesta artean egin du lehen bilera Nafarroako Hezkuntza Kontseiluak

Ikasturtea bukatu bezala hasi da Nafarroako Hezkuntza Kontseiluarentzat. Protesta artean. Lehen bilera egin zuten erakunde horretako kideek atzo, Iruñeko Irunlarrea karrikako egoitza barruan, kanpoko aldean sindikatuek, guraso elkarteek eta ikasleek elkarretaratzea egiten zuten bitartean. Bileran izan zen Jose Iribas, Nafarroako Hezkuntza kontseilaria, baina protesta hasi baino lehen sartu zen Hezkuntza Kontseiluaren egoitzara. Ez zuen pasatu behar izan elkarretaratzean parte hartzen ari zirenen aurretik.

[Euskal Herria] Nafarroako ikasleak, antolakuntzatik, garaipenera!

Nafarroako ikasle eta abertzaleek antolakuntzatik garaipenera salto egiteko konpromesua hartu dute aurtengo ikasturtean ere. Ikasle mugimendua esnatu da… zergatik? Gaur egungo hezkuntza sistemen akats eta bidegabekeriak? Zein da alternatiba? Eta UPN/PP/PSNren murrizketekin zer?

Hona hemen sortu duten bideoa: